“Non dago Mikel?” dokumentalerako sarrerak agortu egin dira

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 5a, 17:55

Martxoaren 14an, Non dago Mikel? dokumentalaren proiekzioa antolatu dugu NOAUA!tik. Sarrerak denak agortu dira, bazkideenak nahiz normalak. 

Film honetan Orbaitzetako gaztearen atxiloketa eta desagerpenaren kontaketa egiten da. 2020an, bere hilketaren 35. urteurrenean estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian. Ahotsa.info-k ekoiztutako dokumentalak 1985ean Mikel Zabalza nafar gaztea desagertu zeneko kontakizuna egiten du.

Amaia Merino (Donostia, 1970) eta Miguel Ángel Llamas (Noain, Nafarroa. 1980) zinemagileek elkarrekin zuzendu dute filma. Igande honetan ikusgai izango da Sutegin, arratsaldeko 18:00etan hasita.