Bertan behera utzi dute udalerrien itxiera perimetrala

Noaua Aldizkaria 2021eko martxoaren 5a

Asteartetik aurrera, mugitzea libre izango da EAE barruan. Gainerakoan, gehienez lau pertsonako taldeak batu ahal izango dira eta ordutegiak ere bere horretan segiko du: 22:00etatik 06:00etara.

  • Erkidego barruan mugikortasuna ahalbideratzen da, inolako mugarik gabe.
  • Ezabatu egingo da 500etik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia, udalerriko murrizketak zehazteko. Kontuan izan da une honetan ez dagoela udalerririk ia erregistro horren gainetik.
  • Lan-eskaintza publikoen eta astialdiko jardueren garapenerako bide emango duen ebazpena sartu da.
  • Dekretu berria astelehenean argitaratuko da, martxoaren 8an, eta asteartean sartuko da indarrean, martxoaren 9an, 00:00etan.

Gogorarazi behar da honako hauek direla neurrietako batzuk:

  • Gehienez lau pertsonako taldeak.
  • Gaueko mugigarritasuna mugatzea, 22:00etatik 06:00etara.
  • Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia 21:00ak.
  • % 40ko edukiera 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa, 150m2-ra arteko azalera dutenetan. Edukierak murriztuta daude, halaber, kultura- eta gizarte-ekitaldi guztietan.
  • Gehieneko edukia mugatuta dago kultu-zentroetan, % 35ean.
  • Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.