Elkarretaratze jendetsuarekin amaitu da aurtengo Martxoaren 8a

Erredakzioa 2021ko mar. 8a, 21:15

Kafe Tertuliak aurtengo Martxoaren 8rako egitarau oparoa aurkeztu zuen, eta bete egin ditu aurreikusitako ekitaldiak. Jendetsuena, ezbairik gabe, ilunabarreko elkarretaratzea. Osasun neurri guztiak beteta, dozenaka pertsona bildu dira Mikel Laboa plaza inguruan egun honi amaiera emateko. Performance txiki batek eta pregoi batek itxi dute aurtengo egitaraua. 

Argazkia: Kafe Tertulia neska* gazteen taldea.