Koronabirusa

Intzidentzia-tasa are gehiago jaitsi da gaurkoan

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 9a, 14:07

Usurbil eremu berdera itzuli zen atzo eta bere horretan jarraitzen du gaur. Intzidentzia-tasa are gehiago jaitsi da, atzo ez zelako positiborik atzeman. 15,85ekoa da gaur. Gipuzkoan 166,70ekoa da. Oinarrizko birsorkuntza-tasaren joera beheranzkoa da: 0,10ean da gaur. Gipuzkoan, 0,88.

Atzo, 8.560 test egin ziren EAEn, eta haietatik 334 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 58 Araban, 172 Bizkaian, 101 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, Covid-19aren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 113 pertsona ZIUn daude.