Esne bilketa eta arropa salmenta, Lesboseko errefuxiatuei laguntzeko

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 10a, 13:56

Ekimen berria dakarte LH6ko ikasleek aste honetarako. Zaporeak elkartearentzat esne bilketa eta arropa salmenta egingo dute, gaur hasi eta ostirala bitarte. Lortutako esnea eta arropa salmentatik ateratako dirua Lesboseko errefuxatuei laguntzeko baliatuko du Zaporeak-ek.

 

Ikastolako hainbat lekutan izango da erosketak egin edo esnea emateko aukera. Agerialdeko frontoian jarriko dira ikasleak 9:00-9:30 bitartean, 12:30:13:00 artean, 14:30-15:00 bitarte edota 16:30-17:00 tartean.  Horrez gain, Ikastola gorriko aretoan eta Haur Eskolan ere bilketa egingo dute. Hori bai, esnea eman nahi dutenek epemuga luzekoa eskaini beharko dute, Lesbosen banaketa egin arte ez iraungitzeko moduan iritsi dadin.

Argazkia: Udarregi ikastola.