Antzerki ikastaroa gaztetxoentzat

Noaua Aldizkaria 2021eko martxoaren 11

Ixabel Agirresarobek eta Andrea Arrutik antzerki ikastaroa eskainiko dute martxoaren 29tik apirilaren 11ra, bost urtetik gorako herritarrentzat zein inguruko herrietako edonorentzat.

Astelehenetik ostiralera goizeko 11:00etatik 12:30era eta arratsaldetan 17:00etatik 18:30era klase libreak eskainiko dituzte, hau da, bakoitzak nahi dituen klaseetara joateko aukera izango du. Klaseko 8 euro izango dira eta segurtasun neurri guztiak beteko dituzte.

 

Harremanetarako

Ixabel Agirresarobe: 675 712 383.

Andrea Arruti: 650 614 380.