Gaur abiatuko da Soinurbil Musika Astea

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 11a, 08:52

Pandemiak baldintzatuko du aurtengo zikloa, baina beste kultur ekitaldi batzuetan egin den bezalaxe, Soinurbil ere “formatu eta baldintza desberdinetan egingo da”. Zumartetik aditzera eman dutenez, eskaintza oparoa izango da “ikuslego eta musika mota desberdinak” hartu dituztelako kontuan.

Aurtengoan, baldintzetako bat hauxe izango da: kontzertuetara joateko aldez aurretik izen-ematea egin beharko da honako helbidean: usurbilkultura.eus

 

Zumarteko ikasleen kontzertua Sutegin

  • Martxoak 11 osteguna, 18:30.
  • Sutegiko auditorioan. Edukiera: 75.
  • Gonbidapenak Zumarte Musika Eskolan jaso behar dira.

 

Broken Brothers Brass Band, kalejiran Usurbilen barrena

2006an Iruñean sortua. New Orleanseko atzoko eta gaurko kaleko taldeen bidea ekarriko du bertara. “New Orleanseko second line-a bizitzeko aukera paregabea: entzulea ez da ikusle soila, ekintzaren parte garrantzitsua baizik. Musika originala eta Brass Band tradizioaren ildo ezberdinetako kantak entzun ahal izango dira (jazz tradizionala, gospel ereserkiak, rythm and blues, 2nd line funk, indians...)”, Zumartek aditzera eman duenez.

  • Martxoak 12 ostirala, 18:00.
  • Askatasuna Plazan. Edukiera: 50.
  • Ordu erdiko emanaldiak egingo dituzte hiru plazetan: 17:30 Joxe Martin Sagardia plazan. 18:00 Askatasuna plazan. 18:30 Artzabalgo plazan.
  • Izena amateko azken eguna: martxoak 10.

 

Trakamatraka Sutegin

“Trakamatrakak musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen ditu. Gizarte honek botatzen dituen objektuak horren zoragarriak diren musika-tresna bihurtu eta eraldatzen ditu”.

  • Martxoak 13 larunbata, 11:00.
  • Sutegin. Edukiera: 68.
  • Izena emateko azken eguna:  Martxoak 13.

 

Haize Berriak, Sakanako musika banda frontoian

Haize Berriak Sakanako musika taldeak emakumea omenduko du ikuskizun honetan. Musikan emakume hauek duten paper sortzailea aldarrikatuko da, “emakumeek konposaturiko musika originaletan oinarritutako errepertorio eskainiz”.

  • Martxoak 14 igandea, 13:00.
  • Frontoian. Edukiera: 90.
  • Izena emateko azken eguna:  Martxoak 12.

 

Organo eta tronpeta kontzertua Salbatore elizan

Musikeneko Goi Mailako ikasleen organo eta tronpeta kontzertua. Organo-jotzailea: Oscar Rodriguez. Tronpeta-jotzailea: Marco Cubillas.

  • Martxoak 20 larunbata, 19:00.
  • Salbatore elizan. Edukiera: 20.
  • Izena emateko azken eguna:  martxoak 20.