Otsailaren 24tik ez da Covid-19 kasurik izan Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 10a, 12:57

Osasun Sailak azken bi asteotan ez du Covid-19 kasurik atzeman. Intzidentzia-tasa 0,0koa da gaur. Oinarrizko birsorkuntza-tasaren joera bezalaxe. Aspaldiko daturik onenak dira hauek.

Osakidetzak aditzera eman duenez, "atzo 8.274 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 335 positiboak izan ziren". Lurraldeen arabera: 49 Araban, 173 Bizkaian, 107 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, Covid-19aren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 101 pertsona daude une honetan ZIUn.

Azkenik, martxoaren 1etik 7ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke Covid-19ak eraginda 40 hildako egon direla.