Koronabirusa

Beste egun bat gehiago, Covid-19 kasurik atzeman gabe

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 11a, 13:33

Beste egun bat gehiago Covid-19 kasurik gabe. Otsailaren 24tik ez da positiborik atzeman Usurbilen. Atzo bezalaxe, intzidentzia-tasak 0,0koa izaten segitzen du. 

Atzo 8.571 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 369 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 58 Araban, 201 Bizkaian, 106 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera: Covid-19aren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 100 pertsona daude ZIUn.