Smartphone-etarako Vive aplikazioaren bidez, auto elektrikoa alokatu daiteke, eta erreserbatutako orduen eta egindako kilometroen arabera ordainduko luke erabiltzaileak (1,5 euro/orduko eta 0,20 euro kilometroko). Erabili ahal izateko nahikoa da gidabaimena eta 18 urtetik gora izatea. Aplikazioa instalatuta, erabiltzaile moduan alta eman behar da (argazkia, gidabaimena, NAN zenbakia eta kontu korrontea sartu behar dira), eta onartua izan behar da. Erabiltzaile moduan onartutakoan autoa erabil daiteke.
Galdera ohikoen dokumentu bat egin du Udalak, erabiltzaileek eskura izan dezaten, euskaraz zein gaztelaniaz. Horrez gain, autoaren funtzionamenduaren inguruko gida bat aurkituko dute erabiltzaileek autoko eskularru-kaxan. Dena dela, autoa lehenengo aldiz hartu aurretik udaleko energia teknikariarekin hitz egitea gomendatu du udalak, 943 57 94 17 telefonora deituta edo energia@usurbil.eus helbidera idatzita.
Udalak Oiartzungo Hyundai Oarso Car etxearekin sinatutako hitzarmen bati esker, urtebeterako proba pilotua izango da Usurbilgoa.