Martxa ederrean hasi da Soinurbil

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 12a, 19:32

Zumarte Musika Eskolako ikasleek Sutegiko entzuleen txalo zaparrada jaso zuten ostegunean. Gaur Broken Brothers Brass Band taldekoek jai-giro ederra sortu dute Artzabalen. Ondo baino hobeto hasi da Soinurbil. Zumarte Musika Eskolak antolatu duen kultur zikloak asteburuan izango du jarraipena.

Trakamatraka Sutegin

“Trakamatrakak musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen ditu. Gizarte honek botatzen dituen objektuak horren zoragarriak diren musika-tresna bihurtu eta eraldatzen ditu”.

  • Martxoak 13 larunbata, 11:00.
  • Sutegin. Edukiera: 68.
  • Izena emateko azken eguna:  Martxoak 13.

 

Haize Berriak, Sakanako musika banda frontoian

Haize Berriak Sakanako musika taldeak emakumea omenduko du ikuskizun honetan. Musikan emakume hauek duten paper sortzailea aldarrikatuko da, “emakumeek konposaturiko musika originaletan oinarritutako errepertorio eskainiz”.

  • Martxoak 14 igandea, 13:00.
  • Frontoian. Edukiera: 90.
  • Izena emateko azken eguna:  Martxoak 12.

 

Organo eta tronpeta kontzertua Salbatore elizan

Musikeneko Goi Mailako ikasleen organo eta tronpeta kontzertua. Organo-jotzailea: Oscar Rodriguez. Tronpeta-jotzailea: Marco Cubillas.

  • Martxoak 20 larunbata, 19:00.
  • Salbatore elizan. Edukiera: 20.
  • Izena emateko azken eguna:  martxoak 20.