Haize Berriak musika bandak emakumea omenduko du

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 14a, 08:06

Gaurko emanaldiaren bitartez, Haize Berriak Sakanako musika taldeak emakumea omenduko du. Musikan emakumeek duten paper sortzailea aldarrikatuko da, “emakumeek konposaturiko obra originaletan oinarritutako errepertorio eskainiz”. Gaur eguerdiko 13:00etan frontoian, Soinurbil zikloaren baitan.

Haize Berriak, Sakanako musika banda

  • Martxoak 14 igandea, 13:00ean.
  • Frontoian. Edukiera: 90.
  • Izena emateko azken eguna:  martxoak 12.
  • Egitaraua musika eta kanta desberdinez osaturiko popurri bat izango da: folklorea, dantzak eta abar.
  • Zuzendaria: David Sanchez Andion.
  • Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.