Gaur Sutegin, 'Non dago Mikel?' dokumentala ikusgai

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 14a, 09:03

Otsailaren 26an Non Dago Mikel?  filma estreinatu zen. Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasek zuzenduriko dokumentala gaur ikus ahal izango da Sutegin. Mikel Zabalzaren kasuan sakontzen du dokumental honek eta Donostiako Zinemaldiaren iazko edizioan Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen. Gaurko saiorako sarrerak duela egun batzuk agortu ziren.