ERRIGORA

Errigorako elikagaiak eskatzeko epea martxoaren 24an amaituko da

Elikagai hauek daude aukeran: oliba-olio birjina estra, kontserbak eta arroz zein pasta-sortak. Eskaerak martxoaren 24ra arte egin daitezke.

Eskaerak non egin?

Aurten, hainbat produktutan kopuru-mugak dituztela eta, hiru bide egongo dira eskaerak egiteko:

  • Online: errigora.eus
  • Sarean eskaerak egiteko gai ez direnentzat, telefono bidez, 848 87 12 23 telefono zenbakira deituta.
  • NOAUAko bulegoan.

 

Banaketa puntua zehaztu

Eskaera egiterakoan, aukeratu behar da produktuak jasotzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko da jasotzera. 200 bat herritan daude banaketa-guneak.

 

Ordainketak

Ordainketa txartel bidez egiten dutenen kasuan, bi zatitan ordaintzeko aukera izango da (erdia martxoan eta bigarren zatia apirilean). Hala egiten ez duenak, dena batera ordainduko du, eskudirutan, produktuak jasotzean.

 

Banaketa, apirilean

Banaketa apirilaren bigarren hamabostaldian izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dira.