Koronabirusa

Atzokoan ez zen Covid-19 kasurik izan

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 16a, 13:46

Atzokoan ez zen Covid-19 kasurik atzeman. Honi esker, intzidentzia-tasak bere horretan segitzen du. 31,71koa da une honetan. Gipuzkoan 182,80an dago intzidentzia-tasa. Oinarrizko birsorkuntza-tasa igotzen ari da EAE osoan. Gipuzkoan, 1,10ean dago eta Usurbilen gorago, 2,00an.

Atzo 9.259 test diagnostiko egin ziren eta haietatik 394 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 89 Araban, 187 Bizkaian, 116 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, Covid-19aren ondorioz 34 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 98 pertsona ZIUn daude.

Argazkia: Osakidetza.