Anerreka elkarteak Zaldibarko hondamendiari buruzko hitzaldia antolatu du

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 18a, 08:59

Ahoztar Zelaieta kazetariak Zaldibarko zabortegiaren hondamendiari buruzko ikerketa plazaratu du: Zaldibar. Zona cero (Txalaparta). Martxoaren 25ean Sutegin izango da eta liburuari buruzko xehetasunak eskainiko ditu. 

Zaldibar. Zona cero (Txalaparta) hilabeteetako ikerketa-lanaren emaitza da eta zabortegiaren inguruko influentzia-trafikoa, kontrol eta bigilantzia falta, espekulazio urbanistikoa eta beste hainbat gai lantzen ditu bertan.

Ahoztar Zelaieta kazetaria Sutegin izango da martxoaren 25an osteguna. Anerreka elkarteak antolatu du hitzaldia eta arratsaldeko 18:30ean hasiko da.