Atzokoan 8.874 test diagnostiko egin ziren eta haietatik 402 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 69 Araban, 205 Bizkaian, 118 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, 39 pertsona ospitaleratu ziren atzo Covid-19ak jota, eta gaitza duten 101 pertsona daude ZIUn une honetan.