Kattalin Minerrek gidatutako solasaldia izan zen atzo. Katixa Agirrek idatzitako "Amek ez dute" liburuari buruzko solasaldia izan zen, eta dozena bat pertsona hurbildu ziren gaiak erakarrita. Zenbait liburu idatzi ditu Agirrek azken urteetan, ikus-entzunezkoetan zoildutako idazlea eta unibertsitateko irakaslea ere bada. Emakumea kezkatzen duten gaiek erakarrita idatzi zuen "Amek ez dute" liburua 2018an. Amatasuna erdigunean jartzen du fikziozko liburuak.