[IRUDITAN] Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolaren kontzertua Sutegin

Erredakzioa 2021ko mar. 19a, 18:42

Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolak kontzertua eskaini dute Sutegin. Udalak antolatutako kontzertua izan da eta dozenaka pertsona bildu dira auditorioan. 

Arima Beltza blues&rock taldean hasi zuen bere ibilbidea Jon Gurrutxaga elgoibartarrak; Sorotan Bele folk talde ezagunean, aldiz, Artola hondarribiarrak. Dagoeneko bi urte pasa daramatzate elkarrekin biran. Gurrutxagaren “Kateak” izeneko azken lana aurkeztera dator bikotea. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu duen lanean estilo ezberdinetako eragina somatzen da, bluesa, gospela, folka, rocka... guztia musikari elgoibartarraren estilo pertsonalaren galbahetik pasata. Diskoan instrumentu askorekin jantzitako kantuak duo gisa aurkeztuak dira zuzenean, Gurrutxagaren ahotsa eta gitarra akustikoa Artolaren steel gitarra ezberdinen kolorez jantzita.