Soinurbil

[IRUDITAN] Organo eta tronpeta kontzertua Salbatore Elizan

Erredakzioa 2021ko mar. 20a, 19:45

Organo eta tronpeta kontzertua eskaini dute Musikeneko goi-mailako bi ikasle kantabriarrek: Oscar Rodriguez organojoleak eta Marco Cubilla tronpetajoleak. Kontzertua irudi bidez eskaini dute elizara hurbildutako dozenaka lagunentzat, organoaren bi alboetan jarritako bideo kameren bidez. Gisa horretara, lekuan bertan egongo balira bezala disfrutatzeko aukera izan dute elizara hurbildutakoek. Musika maisu handien piezak jo dituzte bien artean, eta ikusmira handia izan du kontzertuak.