[IRUDITAN] Erik eta Win antzezlana Sutegin

Erredakzioa 2021ko mar. 21a, 18:31

Erik eta Win antzezlana egin dute Sutegin arratsaldean. Oso harrera bizia izan du ikusleen artean, Sutegiko auditorioa bete egin baitute edukiera neurriak beteta. 

 2013. urtean eman zion hasiera buhameak taldeak bere bideari. Orduan, “Ez gara Palestinaz ari” ikuskizun arrakastatsua sortu zuten. Bigarren ikuskizuna da Sutegin eskaini dutena, Erik eta Win. Muinean antzeko gaiak landu dituzte: botere harremanak, gure baitan eraikitzen ditugun pertsonaiak, gure gatazkak, genero kontuak, gizontasuna, feminismoa…