Koronabirusa

Bi kasu atzeman dituzte asteburuan Usurbilen

Osasun Sailak bi Covid-19 kasu atzeman ditu azken egunotan. Bat aurreko larunbatean eta bestea igandean. Intzidentzia-tasa 47,56tik 79,26ra igaro da Usurbilen. EAEn 223,76an da tasa.

Datu hauekin, eremu berdetik horira igaro da Usurbil.

Ospitaleen egoerari dagokionez, Covid-19aren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 90 pertsonek ZIUn segitzen dute.