'Migrazioari maskarak erauzten' dokumentala larunbatean eta igandean eskainiko dute

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 23a, 13:49

Usurbilgo Udalak jatorri aniztasunari eta elkarbizitzari buruzko ikus-entzunezko bat osatu du. Larunbatean eskainiko du lehen aldiz, arratsaldeko 17:00etan Sutegin, Mundualdia ekitaldiaren baitan. Bigarren proiekzio bat iragarri dute iganderako. Ordu berean eta toki berean. Hauxe ikusentzunezkoaren aurrerapen modukoa da.

Sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira ondoko estekan klik eginez: Usurbil Kultura.