Elhuyarrek marka berritu du

Erredakzioa 2021ko mar. 23a, 16:22

COVID-19a protagonista izan den urtean, hausnarketa sakon batean murgildu da Elhuyar erakundeak, gizarteak gaur egun dituen erronkei nola heldu, egoera berezi honetan sortutako behar berriei nola erantzun eta erakundeak gizartean zer ekarpen egin dezakeen aztertzeko. Barne-hausnarketa horretatik abiatuz, komunikazio-estrategia berria landu dute Sorland komunikazio-agentziarekin elkarlanean, eta lanketa horren emaitza da marka berritua.

Markaren irudi berriaz haratago, esanahia ere definitu du Elhuyarrek, erakundearen oinarrizko izaera eta balioak kontuan hartuta:

- Elhuyarrek ezagutza aurreratua aplikatzen du euskal gizartean.

- Egungo erronkei aurre egiteko diziplina anitzeko lantalde sortzailea da Elhuyar.

- Zientzian, adimen artifizialean, hizkuntzan eta gizarte-hobekuntzan dihardu lanean Elhuyarrek, besteak beste.

- Elhuyarrek euskal gizartea garatzeko lan egiten du, euskaratik mundura zabalduta.

- Aitzindaritza, konpromisoa eta kalitatea dira Elhuyarren hiru ikurrak.

 

https://www.youtube.com/watch?v=wsTMmsfvjg8