“Datorren astelehenetik asteazkenera, martxoaren 29, 30 eta 31n, errepidean egin behar dituzten obra batzuk direla eta Kale Nagusia trafikoari moztuta egongo da Zumarte Musika Eskolaren parean.
Mozketa honek trafikoan zenbait aldaketa eragingo ditu:
- Kale Nagusitik datozen ibilgailuak udaletxe atzetik San Inazio kalera bideratuko dira.
- Donostia-Zumaia autobusa, San Inazioko errotondan geldituko da.
- Hernani-Zubietatik datorren autobusa Bordatxoko errotondan geldituko da.
Herritarrak jakinaren gainean jarriz, ahalik eta eragozpen gutxien sortzea espero dugu”.