Zaldibarko hondamendiari buruzko hitzaldi bat egingo da bihar Sutegin

Ahoztar Zelaieta kazetariak Zaldibarko zabortegiaren hondamendiari buruzko ikerketa plazaratu du: Zaldibar. Zona cero (Txalaparta). Ostegun honetan Sutegin izango da eta liburuari buruzko xehetasunak eskainiko ditu. 18:30ean hasiko da hitzaldia.

Zaldibar. Zona cero (Txalaparta) hilabeteetako ikerketa-lanaren emaitza da eta “zabortegiaren inguruko influentzia-trafikoa, kontrol eta bigilantzia falta, espekulazio urbanistikoa eta beste hainbat gai lantzen ditu bertan”, argitaletxeak aditzera eman duenez.

Ahoztar Zelaieta kazetaria Sutegin izango da martxoaren 25an osteguna. Anerreka elkarteak antolatu duen hitzaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.