Udajolaserako begiraleen lan-poltsa osatu nahi da

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 30a, 08:01

Udajolas uda partean egin ohi da baina lan batzuk aurretik egin behar izaten dira. NOAUA! Kultur Elkarteak zuzendari eta begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du. Aurkezteko asmotan bazabiltza, orain da garaia. Argazkia, artxibokoa.

Baldintzak:

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, hauek dira bete beharreko baldintzak:

  • 2 hilabeteko esperientzia.
  • Begirale titulua izatea/Zuzendari titulua izatea.
  • EGA edo baliokidea den agiria.
  • Sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Usurbildarrek izango dute lehentasuna.

 

Epea: apirilak 24

Curriculum-ak eta agiriak, apirilaren 24a baino lehen helbide honetara bidali: elkartea@noaua.eus