Atzo 11.810 test diagnostiko egin ziren eta haietatik 510 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 99 Araban, 256 Bizkaian, 150 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, Covid-19aren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 81 pertsona ZIUn daude.