Erraustegiaren aurkako martxa bat antolatu dute larunbat honetarako

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 25a, 11:02

“Zabor nahikorik ez eta orain hondakin industrialak ere erre nahi dituzte”, Errausketaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen bitartez salatu duenez. Larunbat honetarako martxa bat iragarri dute.

Errausketaren Aurkako Mugimenduaren martxa goizeko 11:00etan abiatuko da, Lasarte-Oriako Okendo Plazatik. Eta 12:00etan ekitaldi bat egingo dute erraustegiaren atarian.