Astea hasi zenetik 11 positibo atzeman dituzte Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2021eko martxoaren 25a

Beste hiru positibo atzeman zituzten atzo Usurbilen. Astea hasi zenetik 11 positibo atzeman ditu Osasun Sailak gure herrian. 253,65ean da intzidentzia-tasa (208,76an zegoen atzokoan).

Atzo 9.973 test diagnostiko egin ziren eta haietatik 529 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 136 Araban, 239 Bizkaian, 151 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, Covid-19aren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 83 pertsona ZIUn daude.