"Zaldibar. Zona Cero" liburua aurkeztu dute Sutegin

Erredakzioa 2021ko mar. 25a, 21:10

Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak eta kriminologoak idatzi berri duen liburua aurkeztu du dozena bat herritarren aurrean: "Zaldibar. Zona Cero". Politika eta ustelkeria kasuei buruzko hainbat liburu ditu idatziak lehenagotik, eta hauxe du azken lana. Zaldibarko zabortegiko istripua erdigunean hartuta, gertaera horren atzean dauden kontu zikinak argitara atera ditu liburuarekin.