- Martxoak 29 astelehena: Iarbe, Arratzain eta Zumitza goiko zatiak asfaltatuko dituzte, 08:30etik 14:30era bitartean. Errepidea zabala denez, ez dute trafikoa eten beharrik izango, eta bertatik pasatu ahal izango dute ibilgailuek.
- Martxoak 30 asteartea: Errepide nagusitik Zumitza pareraino arteko guztia asfaltatuko dute, 08:30etik 14:30era bitartean. Kasu horretan, guztiz itxi beharko dute.
Kale Nagusia, hiru egunez itxita
Astelehenetik asteazkenera, martxoaren 29, 30 eta 31n, Kale Nagusia trafikoari moztuta egongo da Zumarte Musika Eskolaren parean. Mozketa honek hainbat aldaketa eragingo ditu:
- Kale Nagusitik datozen ibilgailuak udaletxe atzetik San Inazio kalera bideratuko dira.
- Donostia-Zumaia autobusa, San Inazioko errotondan geldituko da.
- Hernani-Zubietatik datorren autobusa Bordatxoko errotondan geldituko da.