Koronabirusa

Itxiera perimetralaren beldur

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 26a, 11:40

400dik gorako intzidentzia duten udalerriak konfinatzea proposatuko zuen atzo LABI teknikoak. Azken astean 13 kasu atzeman dituzte Usurbilen. Hurrengo astean beste 13 kasu emanez gero, 400eko intzidentzia-tasa gaindituko litzateke eta itxiera perimetrala ezarriko litzateke. Gaurko LABI politikoak izango du azken hitza.

Gaur arratsaldeko 16:30ean bilduko da LABIren aholku batzordea eta aztergaiak hauek izango dira: joan-etorriak eta espazio itxietako ordutegiak are gehiago murriztea.

Atzo zabaldu zenez, intzidentzia-metatua 400dik gorakoa den udalerrietan itxiera perimetrala ezarri nahi da. 5.000 biztanletik gorako udalerriei eragingo lieke neurri honek. Usurbilek 6.000 biztanle baino gehiago ditu.

Urko Vallejo andoaindarrak egindako proiekzioaren arabera, Covid-19aren hedapenak azken egunotako martxa jarraitzen badu, Usurbilen izan daiteke itxiera perimetrala jasan beharko duen herrietako bat. Gaur egun eremu horian da Usurbil eta intzidentzia-tasa 253,65ekoa da. Grafikoan datoz datuak xeheturik.

 

Atzo kasu bakarra Usurbilen

Atzokoan positibo bakarra atzeman zuten gure herrian. Gaur egun 269,50an dago intzidentzia-tasa (253,65ean zen atzokoan).