Urbilek Jatorria proiektua kaleratu du

Erredakzioa 2021ko mar. 24a, 13:52

NBE-ren Garapen Jasangarriko 17 Helburupean aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa bultzatzen duten 70 ekintza baino gehiago gauzatzeko helburuarekin sortu du Jatorria proiektua Urbilek. Zentzu horretan, baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko, ingurune naturala eta kulturala babesteko, bertako proiektu solidarioei ikusgarritasuna emateko eta Gipuzkoako garapen ekonomiko eta jasangarrian laguntzeko konpromisoa hartzen jarraituko du zentroak.

Proiektu berriaren bidez, Urbilek gizarteari ekarpen bat eskaintzeko konpromisoa sendotu du, komunitatearen garapenari bertako ikuspuntutik laguntzeko, merkataritza-guneak bere ingurunean duen garrantzia azpimarratuz. Gisa honetara, Urbilek elkarlaneko ekimenen bultzatzaile bihurtu nahi du: elikagaien bilketa, tokiko merkatuaren sustapena... Jasangarritasunean eragina duten ekintzez gain, energia-eraginkortasuna areagotzea edo hondakinen aprobetxamendua, berrerabilpena eta birziklapena sustatzea ditu helburu.


«Jatorria, gauzak aldatzeko dugun borondatearen gailurra da, eta, aldi berean, hori ahalbidetzen digun tresna. Guztiok eta guztiontzat osatutako proiektua da, gure baitan hasten den egokitzapen arduratsu baten hasiera, etorkizunera iristeko. Aldaketa handi baten abiapuntu bihurtu nahi dugulako», adierazi du Javier Colorado Urbileko zuzendariak, zeinak hau lortzeko, denen parte-hartzea bultzatzen duen.


Ekimen hauek ibilbide zabalarekin planteatuko dira, orain hasi eta 2030era arte, Nazio Batuen Erakundeak helburuak lortzeko adierazitako dataren arabera. Horrez gain, Urbilek, lortutako eragin positiboa aztertu eta lortutako emaitzen azterketa partekatuko du, bisitari guztien eskura jarriz jasotako informazioa www.urbil.es/eu/jatorria helbidean.