Bodas.net webgunean Noaoa Bidaiakek 158 iritzi jaso ditu orain arte, eta 4.9 puntu ditu 5etik. Urte berezia izan da 2020a, eta ezkontzen kasuan zer esanik ez. Wedding Awardsek 2020ko lan karga eta egoera ezohiko honetan lan egin behar izan duten profesionalak saritu nahi izan ditu "Covid ezkontzek" izan dituzten zailtasunen aurrean profesionalek eginiko lan zoragarria goraipatu asmoz. Aldaketa asko bizi izan dituzte azken urtean, ezeztapenak zein bikoteen egoera psikologiko hauskorrak.
Zazpi milioi iritzi biltzen dituen webgunean, enpresen %5a izan da saritua aurtengoan kategoria ezberdinetan: Banketea, Cateringa, Musika, Antolakuntza, Garraioa, Osasuna eta Edertasuna... Saritu guztiak ikusi ahal izateko honako webgunera jo daiteke: www.bodas.net/wedding-awards
.