Erraustegiaren aurkako martxa egingo da larunbat honetan

Noaua Aldizkaria 2021eko martxoaren 26a

Errausketaren Aurkako Mugimenduak martxa bat antolatu du biharko. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Lasarte-Oriako Okendo plazatik. "Gazte blokea Mikel Laboa plazatik irtengo da", antolatzaileek aditzera eman dutenez. Gazteen ibilaldia 10:00etan hasiko da.  Erraustegiaren atarian batuko dira denak eguerdiko 12:00etan.

“Zabor nahikorik ez eta orain hondakin industrialak ere erre nahi dituzte”, Errausketaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen bitartez salatu duenez. Hori izan da larunbat honetako martxa antolatzeko argudio nagusia.