Bihar zehaztuko da itxiera jasan beharko duten herrien zerrenda. Gaurko datuekin, herri hauek dira itxiera perimetrala ezarri beharko dutenak:
Bizkaian: Elorrio (725,03), Ermua (724,14), Muskiz (454,61) eta Ondarroa (420,22).
Gipuzkoan: Beasain (805,93), Lazkao (1207,39) eta Ordizia (844,09).
Araban ez dago 400etik gorako intzidentzia-tasa duen udalerririk.
Gaur gaurkoz, horiek dira itxi ditzaketen herriak. Biharko datuak eguneratu ondoren jakinaraziko dute zerrenda definitiboa. Hurrengo eguneraketa apirilaren 6an egingo denez, Aste Santuan behintzat itxieratik libre izango da Usurbilgo herria.
Bitxikieria gisa, apirilaren 1etik 11ra ostatua erreserbatuta izanez gero, udal konfinamendua urratu ahal izango dute herritarrek.