Koronabirusa

Bost kasu atzeman ziren asteburuan

Hiru larunbatean eta bi igandean. Osasun Sailak bost kasu hauteman zituen pasa den asteburuan Usurbilen. Datu hauekin, intzidentzia-tasa 332,91ra igo da. Gipuzkoan tasa 258,31n dago eta EAEn 272,31n. Eremu horitik laranjara igaro da gure herria.