Gure Esku frontoian izango da larunbat eguerdian, sinadurak batzen

Gure Esku Dagok erreferendumaren aldeko sinadurak batzen segitzen du. Herritar talde batek bere atxikimendua eman dio #hamaikagara ekimenari eta beste hamaika sinadura lortzeko konpromisoa hartu du. Horietako bat izan nahi izanez gero, hamaikagara.eus atarian aukera dago oraindik ere sinadura jartzeko. Bestela, frontoi ingurura hurbildu larunbat eguerdian.