SOS Ostalaritzak Donostiako Eusko Jaurlaritzaren egoitza hartu du

Erredakzioa 2021ko mar. 29a, 17:57
SOS Ostalaritzak Donostiako Eusko Jaurlaritzaren egoitza okupatu du gaur goizean, Eusko Jaurlaritzara ostalaritzarekin egiten ari den antolaketa "okerra" salatzeko, eta eskatzeko ostalaritzari jarri dioten arazo iturri etiketa kentzeko. 
 
Urtebete daramate %30ean lan egiten eta horrek egoera oso larrian uzten dituela gogoratu dute.  Taberna askok eta askok itxi egin dituzte dagoeneko eta beste hainbestek ere etorkizun iluna izango dutela uste dute beharrezko neurriak hartzen ez badira.
Eusko Jaurlaritzari honakoa exijitu diote:
 
1. Ostalaritzari eragiten dioten neurri murriztaile bakoitzaren argitalpenari, dagokion konpentsazio ekonomikoa argitzeko, establezimendu bakoitzaren ezaugarrietara egokituko den atal bat eranstea. Gainera, %100eko lanera itzuli bitartean, atzeraeraginezko laguntza ekonomikoa izan behar dute konpentsazio ekonomiko guztiek.
 
2. Zergen ezabapena: Alokairuen atxikipena; IRPFaren murrizketa; BEZ-aren aldi baterako jaitsiera eta zaborren, uraren edota terrazen zergak kentzea.
 
3. Langileen soldatak osatzea eta ERTEeetan dauden irregulartasunak zuzentzea.
 
4. Bizkortasun burokratikoa. Laguntza eskaeren, ERTEen… izapideen erreztea eta malgutzea.
 
Horregatik, Ostalaritzako sektore osoari antolatzeko eta mobilizatzeko deia egin diote, egoera larri hau lehenbait lehen konpon dadin.