Koronabirusa

Intzidentzia-tasa 400era gerturatzen ari da

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 30a, 12:43

Covid19 birusak kutsatutako beste kasu bat hauteman zuten atzokoan. Osasun Sailak gaur eman dituen datuen arabera, intzidentzia tasa 348,76ra iritsi da Usurbilen. Intzidentzia-tasak goruntz egin du azken egunotan. Eremu gorria gero eta gertuago dago.

Hiru kasu hauteman zituzten pasa den larunbatean, bi igandean, bat atzokoan. Martxa honetan jarraituz gero, laster gaindituko da 400eko kopurua. Tasa horretan diren herrietan, itxiera perimetrala ezarri da. Dena den, egunotan kopuru hori gaindituko balitz, ez lukete itxiera ezarriko Usurbilen. Izatekotan, apirilaren 6tik aurrera. Lehenago ez. Orduan biltzekoa baita LABI teknikoa.

 

Intzidentzia-tasa Usurbilen

Gaur 348,76    I    Atzo 332,91.

 

Intzidentzia-tasa Gipuzkoan

Gaur 273,44   I    Atzo 258,31.

 

Intzidentzia-tasa EAEn

Gaur 282,45   I    Atzo 272,31.