2021/04/09 19:00

Kontzertua

Rukula taldearen kontzertua

Rukula taldearen kontzertua
Sutegiko Auditoriuma, Usurbil

Sarrerak: aldez aurretik salgai 8 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Xehetasunak:

Sutegiko auditorioan eskainiko du Rukula herriko taldeak kontzertua. Rock instrumentala oinarri duen doinu koktelera dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, bi disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2018 urteko “Hazi Beltzak” izeneko lana. Bigarren emaitza Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko zortzi kantu barneratu dira. Zuzenekotan eztanda egiten duten kantuak dira Rukularenak.