16:30 Artzabalgo frontoian.
Ikusleentzat izen-ematea: doan usurbilkultura.eus plataforman lagun-kopurua mugatua delako.
Parte-hartzailentzat: Gehienez 6 pertsonako taldeetan parte hartu ahal izango da, eta edozein estilotan oholtzara igo eta dantzatzeko aukera izango da. 2013. urtean edo lehenago jaiotakoak. Parte hartzeko idatzi taldearen izena eta parte-hartzaileen izen-abizenak usurbildantzan@gmail.com-en apirilaren 17a baino lehen.
Antolatzaileak: Orbeldi Dantza Taldea eta Usurbilgo Udala.