Buruntzaldeko Ernaik hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako

Erredakzioa 2021ko mar. 31a, 11:10

Urtero legez, egitarau oparoa prestatu du eskualdeko Ernaik. Lehen deialdia, apirilaren 3ko mendi martxa. Bianditzen izango da eta bertarako joateko autobusa antolatu dute.  Izen-ematea bihar amaituko da. Apirilaren 10ean, Independentzia Eguna ospatuko dute Usurbilen. Bi kasuetan, izen-ematea aldez aurretik egin beharko da. Usurbilgo kasuan, Aitzaga tabernan.

Apirilaren 3rako prestatu duten mendi martxara joateko autobusa antolatu du Ernaik, goizeko 8:20an kiroldegitik aterako dena. Interesa dutenek izen-ematea Aitzagan egin beharko dute apirilaren 1a baino lehen, eta 6€ko kostua izango du. 

 

Apirilaren 10ean, Independentzia Eguna

Hurrengo egun indartsua apirilaren 10ean izango da, Independentzia Eguna ospatuko du Buruntzaldeko Ernaik herrian. Frontoian hasiko dute egitaraua goizeko 11:00etan Gazte Olinpiadekin. Frontoian elkartuko dira parte hartu nahi dutenak, eta ondoren 13:00erako dago aurreikusita Gazte Ekitaldia. Arratsaldean, berriz, 16:30etatik aurrera, Maialen Aristegik eta Kinadak kontzertua eskainiko dute Sutegin. Izen-ematea Aitzagan egin beharko da hilaren 5a baino lehen eta 5€ ordaindu beharko dira.