Koronabirusa

Bi kasu gehiago atzokoan

Noaua Aldizkaria 2021ko mar. 31a, 13:55

Otsailean, kasu gutxien zituen herrien artean zen Usurbil. Gauzak asko aldatu dira azken egunotan. Atzo beste bi kasu atzeman zituzten. Osasun Sailak aditzera eman duenez, intzidentzia-tasa 380,47ra iritsi da gaurkoan. Gipuzkoan, 286,21ekoa da tasa. EAEn, gaurko egunez, 292,86.