Koronabirusa

Usurbil eremu gorrian da

Azken egunotan okerrera egin du egoera epidemiologikoak eta atzotik eremu gorrian da Usurbil. Beste 11 udalerri daude egoera berberean: Ermua, Elorrio eta Ondarroa, Bizkaian; eta Arrasate, Beasain, Lazkao, Legazpi, Oiartzun, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga, Gipuzkoan.

Euskal Autonomia Erkidegoan, egoera Usurbilgoa baino hobea da baina azken egunotako datuak ez dira baikorrak. EAE eremu laranjan da une honetan, 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 300eko kopurua gainditu berri duelako.

Osasun Sailak aditzera eman duenez, 308,04ra iritsi da tasa.

 

Astearteari begira

 

Eusko Jaurlaritzak datorren asteartean plazaratuko du 400eko intzidentzia-tasa metatua gainditzen dituzten herrien zerrenda. 400eko kopurua gainditzen segitzen badu, perimetralki ixten diren udalerrietako bat izango da Usurbil.