Usurbil FT, Realarekin bat

Eskualdeko zenbait futbol taldeen eta Realaren arteko ekitaldi testimoniala egin zuten Andoaingo Ubitarte zelaian, atzo arratsaldean. Astigarraga (Mundarro), Billabona, Euskalduna, Ostadar, Tolosa, Urnieta eta Usurbilgo taldeak izan ziren bertan.

Realeko ordezkariek bandera bana eman zieten taldeen ordezkariei, talde txuri-urdinaren eta klub horien arteko adiskidetasuna eta babesa adierazi asmoz. “Gurekin” izeneko kanpainaren baitan kokatu behar da Ubitarteko ekitaldi sinbolikoa, Realak eta Athleticek Sevillan apirilaren 3an jokatuko duten Espainiako Kopako finalari begira. Pandemia egoera dela-eta, zalerik gabe jokatuko da norgehiagoka, eta hortaz, hura girotu, eta Gipuzkoako udalek, futbol taldeek eta herritarrek Realarekiko zaletasuna adierazte aldera antolatu dute kanpaina.

Reala ordezkatuz Maite Azkoaga, Luki Iriarte eta Iosu Diaz agertu ziren Ubitarteko zelaian, eta taldeei dagokionez, hona zeintzuk izan ziren: Jon Goiburu (Astigarraga), Juanjo Irazusta (Billabona), Juan Luis Antón Bixkai eta Joxema Setien (Euskalduna), Imanol Bardaji (Ostadar), Javi Zabala eta Mikel Mahedero (Tolosa), Iñigo Goñi (Urnieta) eta Ainhoa Azkue eta Imanol Azkue (Usurbil).

Informazioa eta argazkia: Aiurri.