Errigorako produktuen banaketa apirilaren 26ko astean egingo da

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 7a, 10:29

Aurreko urteko kanpainarekin alderatuta, %25ean handitu da herritarren eskaera. Produktu batzuk agortu egin direnez, ekoizpena handitu beharrean aurkitu dira. Arrazoi honengatik, Errigorako saskien banaketa astebetez atzeratuko da. Usurbilen, apirilaren 27an, 28an eta 29an egingo da NOAUA!ko bulegoan.

30.000 pakete arroz eta pasta

, 109.000 litro olio eta 245.000 ontzi kontserba. Udaberriko kanpainak zenbaki hauek utzi ditu. Errigoratik aditzera eman dutenez, "8.200 etxe baino gehiagotara iritsiko gara".

Errigorako sustatzaileak harrituta bezain pozik daude. “Bidean hainbat produktu agortu zaizkigu eta, ase ezin dugun eskaera horri esker, orain ekoizpena handitzera goaz”. Horretan ere, eredu izan nahi dute. "Ez dugu ekoizpena edozein modutan handituko. Eredu iraunkorren aldeko apustu garbia egingo dugu. Mila esker eta besarkada handia kanpaina hau posible egin duzuen guztioi".

 

Banaketa egunak

Apirilaren 27an, 28an eta 29an egingo da NOAUA!ko bulegoan.