Udajolas

Udajolaserako izen-ematea zabalik da

Noaua Aldizkaria 2021ko api. 22a, 13:03

Udajolas euskarazko udaleku irekia da eta Usurbilen erroldatutako 4-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua dago (HH3-LH6). Aurten, uztailaren 5an hasi eta 30era arte luzatuko da. Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etik 13:30era.

Udajolasen helburua Usurbilgo haurrei zein gaztetxoei euskarazko aisialdi eskaintza egokia bermatzea da, hezitzailea eta balio egokietan oinarritua. Apirilaren 19an hasi eta apirilaren 30ean amaituko da izena emateko epea. Epez kanpoko izen-ematerik ez da onartuko. 

 

Udajolas 2021

Izena emateko epea: apirilak 19etik apirilak 30era (biak barne).

Internetez: Ondoko helbidean, noaua.eus/bereziak/udajolas-2021

Kuota: 85 euro. Familia ugaria: 69 euro.

Ordainketa: Laboral Kutxako kontu honetan egin behar da, eta garrantzitsua da UDAJOLAS eta haurren izen-abizenak adieraztea. ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontua).

Plazak: Gehienezko plaza-kopurua 200 umekoa izango da.

Aurkeztu beharrekoa: Izena ematerakoan, dokumentuok bidali behar dira elkartea@noaua.eus helbidera:

  • Ordainketa agiria.
  • Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia.
  • Familia ugarien kasuan, familia ugarien txartela edo familia liburuaren kopia.

 

Oharrak:

  • Apirilak 30 izen emateko azken eguna da. Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko.
  • Informazio gehiago elkartea@noaua.eus helbidean edo 688807336 telefono zenbakira deituz.
  • Guraso-bilera egiterik bada, ekainaren 15an (asteartea) egingo da Sutegiko auditorioan, arratsaldeko 17:00etan.
  • Koronabirusak eraginda aurtengo egoera ere berezia dela kontuan izanik, Udajolas egiterik izango den edo ez bermerik ez daukagu. Hori dela eta, izen-ematea egin ondoren udalekuak egiteko debekua egongo balitz, dirua %100 itzuliko da.