Koronabirusa

Atzo ez zuten positiborik atzeman eta behera egin du intzidentzia-tasa metatuak

Atzokoan ez zen Covid-19 kasurik izan Usurbilen. Horren ondorioz, zertxobait jaitsi da intzidentzia-tasa metatua. 348,76koa da une honetan. Atzo, 396,32. Euskadiko bataz bestekoa 351,64koa da.

Atzo, 9.247 test egin ziren eta haietatik 731 positiboak izan ziren. 93 Araban, 348 Bizkaian, 282 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera: Covid-19aren ondorioz 66 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta Covid-19a duten 100 pertsona ZIUn daude.

 

Aldagai nagusiak

  • Oinarrizko birsorkuntza tasa: 1etik gora dago Euskadin, eta Gipuzkoan bereziki handia da tasa: 1,16.
  • Ospitaleratzeak: UCI-ZIUtan 100 lagun daude, eta ospitalean 369 lagun.
  • Intzidentzia-tasa: Araban 405,80koa da eta Gipuzkoan 392,39. Euskadiko bataz bestekoa 351,64koa da.